Ziurtagiri informazioa (SAR)
Telefono honek irrati uhinekiko arriskuari buruzko arauak betetzen ditu.
Zure telefono mugikorra irrati-igorlea eta irrati-hargailua da. Araudi internazionalek
gomendatzen duten irrati uhinekiko arrisku egoerara ez heltzeko diseinatua dago.
Araudi hauek ICNIRP elkarte zientifiko independenteak garatu ditu eta pertsona guztiak
babesteko marjina daukate, adina edo osasuna kontutan izan gabe.
Telefono mugikorren arriskuen kontrako araudiak Berariazko Absortzio Tasa (Specific
Absorption Rate) edo SAR moduan ezagutzen den neurri unitate bat erabiltzen du.
ICNIRP araudian ezartzen den SAR limitea 2.0 watt/kilogramo (W/kg)-koa da, 10
gramoko ehunean erabilita batezbeste. SAR probak funtzionamendu posizio
estandarretan egiten dira, telefonoak potentzia mailarik altuenean transmititzen duen
bitartean probatutako frekuentzia banda guztietan. Funtzionatzen ari den telefono
baten kasuan kasuko SAR maila, gehiengo balioaren azpitik egon daiteke, zeren
telefonoa sarea atzitzeko behar duen indarra erabiltzeko bakarrik diseinatuta baitago.
Segurtasunari buruzko informazio gehigarria
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
36
Kantitatea faktore batzuen arabera alda daiteke, adibidez, sare estazio gune batekiko
zein hurbil zauden. SAR balio altuena ICNIRP araudien arabera gailua belarrian
erabiltzeko honakoa da: 0,84 W/kg.
Telefonoaren osagarriak erabiltzeak SAR balio ezberdinak eman ditzake. SAR balioak
proba eta informazio nazionalen eskakizunen eta sareko bandaren araberakoak izan
daitezke. SAR-i buruzko informazio gehiago jasotzeko kontsultatu ezazu produktuari
buruzko informazioa helbide honetan: www.nokia.com.
Segurtasunari buruzko informazio gehigarria
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
37