Nokia 2700 classic - Inguru eragilea

background image

Inguru eragilea

Telefono honek irrati frekuentzien aurrean jasan daitezkeen arriskuei buruzko

arautegia betetzen du, betiere, belarriaren ondoan posizio normalean erabiltzen

denean , edo gutxienez gorputzetik 2,2 zentimetro (7/8 hazbete)ko distantziara

dagonean. Telefonoa gorputzarengandik hurbil zorro babesle batean, gerriko poltsatxo

batean edo euskarri batekin erabiliz gero, honek ez luke metalik eraman behar eta

telefonoa gorputzetik aurrez aipatutako distantziara eraman beharko zenuke.
Datu fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, telefono honek kalitate honeko sare konexioa

eskatzen du. Kasu batzuetan, datu fitxategi edo mezuen igorpenak atzeratu egin

daitezke konexio egokia erabilgarria egon arte. Ziurta ezazu gorago aipatutako banatze

distantzien jarraibideak betetzen direla igorpena bukatu arte.
Telefonoaren atal batzuk magnetikoak dira. Telefonoak material metalikoak erakar

ditzake. Ez itzazu jarri kreditu txartelak edo beste biltegiratzeko modu magnetikorik

gailuarengandik hurbil; bestela, gordetzen duen informazioa ezabatu daiteke.