Nokia 2700 classic - Ibilgailuak

background image

Ibilgailuak

RF seinaleek ibilgailuetan gaizki instalatutako edo gaizki babestutako sistema

elektronikoetan eragina izan dezakete, hala nola, erregaiaren injekzio sistema

elektronikoetan, balazten blokeoa saihesteko sistema elektronikoetan, abiaduraren

kontrol sistema elektronikoetan edo airbag sistemetan. Informazio gehiagorako, jo

zure ibilgailuaren fabrikatzailearengana edo ordezkariarengana gehitutako osagarriak

egiaztatzeko.
Langile kualifikatuek soilik ikuska ditzakete telefonoak eta ibilgailuetan instalatu.

Instalazioa edo beste edozein zerbitzu gaizki burutzea arriskutsua izan daiteke eta

telefonoaren bermea baliogabe dezake. Egiaztatu erregularki ibilgailuan instalatutako

hari gabeko osagarriek behar bezala funtzionatzen dutela. Ez gorde edo eraman likido

sukoiak, gasak edo material lehergarriak telefonoa, haren zatiak edo osagarriak

daramatzazun toki berean. Airbagak dituzten ibilgailuetan, gogoan izan airbagak indar

handiz puzten direla. Ez ezarri inolako objekturik, ez hari gabeko osagarri eramangarri

edo instalaturik airbagaren inguruan edo airbaga irekitzen den lekuan. Ibilgailurako

hari gabeko osagarriek, behar bezala kokatuta ez badaude eta airbaga puzten bada,

zauri larriak eragin ditzake.
Hegazkinez bidaiatzerakoan debekatua dago telefonoa erabiltzea. Itzali telefonoa

hegazkinera igo aurretik. Hari gabeko gailuak hegazkinean erabiltzea arriskutsua izan

daiteke hegazkinaren funtzionamendurako, hari gabeko telefono sarea eten

dezakeelako eta legez kanpokoa izan daitekeelako.