Balizko ingurune leherkorrak.
Itzali telefonoa leherketa arriskua dagoen edozein ingurutan eta errespetatu argibide
eta seinale guztiak. Ibilgailuaren motorra itzali beharreko guneak ere leherketa
arriskudun ingurutzat hartzen dira. Inguru hauetan sor litezkeen txinpartek suteak edo
leherketak eragin ditzakete eta, hauen ondorioz, zauriak edo heriotza. Itzali telefonoa
gasolindegietan, batez ere gasolina-hornigailuen inguruan. Errespetatu irrati uhinak
darabiltzaten tresnei buruzko arauak, gasolindegietan, erregai biltegietan, fabrika
kimikoetan edo leherketak gauzatzen diren inguruetan. Leherketa arriskuko inguruak
ongi seinaleztatu egon ohi dira, baina ez beti. Inguru hauen artean aipagarriak dira
itsasontzietako kubiertak, produktu kimikoen garraioak edo biltegiak, edo airean
partikula kimikoak, adibidez, hautsa, granaila edo metal-hautsa dauden inguruak.
Fabrikatzaileengana jo erregai likidoak (butanoa, propanoa etab.) darabiltzaten
ibilgailuen edo tresnen inguruan telefonoa erabiltzea segurua den jakiteko.
Segurtasunari buruzko informazio gehigarria
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
35