Medikuntzako tresna inplantatuak
Medikuntzako tresnen egileek hari gabeko gailuaren eta inplantatutako mediku
tresnaren artean, taupada-markagailu edo desfibriladoreak esaterako, gutxienez 15,3
zentimetroko (6 hazbeteko) tartea egotea gomendatzen dute medikuntza tresnarekiko
egon daitezkeen interferentziak ekiditeko. Tresna hauetakoren bat darabilten
pertsonek:
Hari gabeko telefonoa beti medikuntzako tresnatik 15,3 zentimetrotara (6
hazbetera) mantendu behar dute piztuta dagoenean.
Ez eraman telefonoa paparreko zorro batean.
Telefonoa erabiltzerakoan, medikuntzako tresna kokatuta dagoen beste aldeko
belarrian jarri, balizko interferentziak murrizteko.
Interferentziaren bat dela susmatu bezain laster hari gabeko telefonoa itzali.
Medikuntzako tresnaren fabrikatzaileak emandako argibideak irakurri eta jarraitu.
Zure haririk gabeko telefonoa medikuntzako tresna batekin batera erabiltzeari buruzko
zalantzarik izanez gero, jar zaitez zure sendagilearekin harremanetan.
Segurtasunari buruzko informazio gehigarria
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
34