Web-zerbitzu batera konektatzea
Zerbitzura konexio bat egiteko, hautatu Menua > Internet > Hasiera orria; edo
egonean moduan, 0 sakatuta mantendu.
Behin zerbitzura konexioa egiten duzunean, horko orriak arakatzen has zaitezke.
Baliteke zerbitzu desberdinetan telefonoko botoien funtzioa aldatzea. Jarraitu
telefonoaren pantailako gida-testuak. Informazio gehiagorako, jar zaitez
harremanetan zure zerbitzu-hornitzailearekin.
16. SIM zerbitzuak
Zure SIM txartelak zerbitzu gehiago eskein ditzake. Zure SIM txartelak onartzen badu
bakarrik erakusten da menu hori. Zerbitzu eskuragarriak nolakoak, menuaren izena eta
edukiak halakoak.
17. Aholku ekologistak
Hona hemen ingurumena babesten laguntzeko aholku batzuk.
Energia aurreztea
Bateria guztiz kargatu denean eta telefonoa kargagailutik deskonektatzerakoan,
gogoratu kargagailua entxufetik deskonektatzen ere.
Honakoa egiten bada ez da bateria horren maiz kargatu behar:
Itxi eta ezgaitu erabiltzen ari ez zaren aplikazioak, zerbitzuak eta konexioak.
Murriztu pantailaren argitasuna.
Ezarri telefonoa ekintzarik gabeko gutxieneko denbora-epearen ondoren, telefonoa
energia aurrezteko modura pasa dadin, telefonoan eskuragarri badago.