Musika erreproduzitzailea
Zure telefonoak musika erreproduzitzailea du abestiak edo MP3 zein AAC soinu-
fitxategiak entzun ahal izateko.
Abisua: Musika neurrian entzun. Bolumen altuarekin jarraian denbora gehiegi
egoteak zure entzumena kaltetu dezake. Ez ezazu gailua zure belarriarengandik hurbil
jarri bozgorailua jarrita dagoen bitartean, bolumena altuegi egon baitaiteke.
Hautatu Menua > Media > Mus. errepro..
Erreproduzitzen hasteko edo gelditzeko, sakatu hautatzeko erdiko botoia.
Entzuten ari zaren abestiaren hasierara joateko, ezkerrera eraman.
Aurreko abestira joateko, eraman bi aldiz ezkerrera.
Hurrengo abestira joateko, eskuinera eraman.
Atzera botatzeko, mugitzeko botoia sakatuta eduki ezkerrerantz.
Aurrera botatzeko, mugitzeko botoia sakatuta eutsi eskuinerantz.
Bolumena doitzeko, gora edo behera eragin mugitzeko botoia.
Musika erreproduzitzailea isiltzeko edo entzuteko, sakatu #.
Musika erreproduzitzailea atzealdean erreproduzitzen uzteko, sakatu bukatu botoia.
Musika erreproduzitzailea ixteko, sakatuta eduki bukatu botoia.
13. Aplikazioak
Zure telefonoaren softwareak Nokia telefonoarentzatko bereziki diseinatu diren
zenbait joko eta Java aplikazio izan ditzake.
HautatuMenua > Aplikazioak.
Jokoa edo aplikazioa irekitzeko, hautatu Jokoak edo Bilduma. Joko batera edo
aplikazio batera joan eta hautatu Ireki.