Testu mezuak
Zure telefonoak mezu bakarreko muga gainditzen duten mezuak onartzen ditu. Mezu
luzeagoak bi mezu edo gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-hornitzaileek
bidalitako mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute. Azentu-markak eta bestelako
ikurrak dituzten karaktereek eta hizkuntza jakin batzuetako karaktereek leku gehiago
hartzen dute, eta mezu batean bidal daitekeen karaktere kopurua murriztu egiten da.
Pantailaren goikaldeko adierazle batek gelditzen den karaktere kopurua eta bidaltzeko
behar den mezu kopurua adierazten du.
Mezuak bidaltzen hasi baino lehen, beharrezkoa da zure mezu zentroaren zenbakia
gordetzea. Hautatu Menua > Mezularitza > Mezu-ezarpenak > Testu mezuak >
Mezu zentroak > Zentroa gehitu, sartu izen bat eta zerbitzuaren hornitzaileak
emandako zenbakia.