Mezuen ezarpenak
Hautatu Menua > Mezularitza > Mezu-ezarpenak eta aukera hauetako bat:
Ezarpen orokorrak — zure telefonotik bidalitako mezuak gordetzeko, mezu
zaharrak gainidatzi ahal izateko memoria betetzen denean, eta mezuei lotutako
bestelako lehentasunak ezartzeko
Testu mezuak — bidalagiriak eratzeko, SMS eta SMS e-mail mezu zentroak
ezartzeko, karaktere mota hautatzeko eta mezuei lotutako bestelako lehentasunak
ezartzeko
Multim. mezuak — bidalagiriak eratzeko, multimedia mezuen itxura ezartzeko,
multimedia mezuak eta iragarkiak jasotzeko eta mezuei lotutako bestelako
lehentasunak ezartzeko
E-mail mezuak — e-mailak jaso ahal izateko, e-mailen irudien tamaina ezartzeko
eta mezuei lotutako bestelako lehentasunak ezartzeko
Zerbitzu mezuak — zerbitzu mezuak aktibatzeko eta hauei buruzko lehentasunak
ezartzeko
7. Kontaktuak
Hautatu Menua > Kontaktuak.
Izenak eta telefono zenbakiak telefonoaren memorian eta SIM txartelaren memorian
gorde ditzakezu. Telefonoaren memorian, kontaktuak zenbaki eta testu elementuekin
gorde ditzakezu. SIM txartelaren memorian gordetako izenak eta zenbakiak honela
adierazten dira:
.
Kontaktu bat gehitzeko, hautatu Izenak > Aukera > Kontak. berr. gehi.. Kontaktu
bati xehetasunak gehitzeko, ziurtatu erabiltzen ari den memoria Telefonoa edo
Telefonoa eta SIM dela. Hautatu Izenak, joan izenera, eta hautatu Xehet. >
Aukera > Gehitu xehetasun..
Kontaktu bat bilatzeko, hautatu Izenak eta korritu kontaktu-zerrenda edo sartu
izenaren lehenengo hizkiak.
Kontaktu bat telefonoko memoriatik SIM txartelaren memoriara kopiatzeko, hautatu
Izenak, joan kontaktura eta hautatu Aukera > Kontak. kopiatu. SIM txartelaren
memorian, izen bakoitzeko telefono-zenbaki bakarra gorde dezakezu.