
Zure telefonoan, sartu zure POP3 edo IMAP4 e-mail kontuan e-mailak irakurri, idatzi eta
bidaltzeko. E-mailaren aplikazioa eta SMS-ko e-mail funtzioa ez dira gauza bera.
E-maila erabiltzeko gai izan baino lehen, e-mail kontu bat izan behar duzu eta ezarpen
zuzenak ere bai. Zure e-mail kontuaren eskuragarritasunari eta ezarpenei buruz
jakiteko, jarri harremanetan zure e-mail zerbitzuaren hornitzailearekin. E-maila
konfiguratzeko ezarpenak konfigurazio mezu gisa jaso ditzakezu.