Bateria kargatu
Bateria partzialki kargatu da fabrikan. Telefonoak bateria maila baxua dela adierazten
badu, egin hurrengoa:
1. Konektatu kargagailua hormako entxufe batera.
2. Konektatu kargagailua telefonora.
3. Bateria erabat kargatutakoan, deskonektatu kargagailua telefonotik
eta, ondoren, hormako entxufetik.
Ez dago bateria kargatzeko denbora-tarte zehatzik, eta kargatzen ari den
bitartean telefonoa erabil dezakezu. Bateria erabat agortu bada, zenbait
minutu beharko ditu pantailan kargatzen ari dela adierazi arte edo dei bat
egin ahal izan arte.