Atzealdean gauzatzen ari diren aplikazioak
Aukera bat erabiltzen ari zaren bitartean beste aplikazio bat martxan izateak bateria
kontsumo handiago suposatzen du, eta beraz, bateriaren iraupena murriztu egiten da.
2. Informazio orokorra
Zure telefonoa
Gida honetan deskribatzen den haririk gabeko telefonoa (E)GSM 850, 900, 1800, eta
1900 MHz sareak erabiltzeko homologatuta dago. Sareei buruzko informazio gehiago
jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Telefonoko aukerak erabiltzeko garaian, lege guztiak bete eta tokian tokiko ohiturak
eta besteen pribatutasun eta legezko eskubideak errespetatu behar dira, copyright
eskubideak barne.
Copyright babesa dela eta, argazkiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu, aldatu,
igorri edo bidali edo birbidaltzea galarazita egon liteke.
Zure telefonoak bitartekarien webguneetarako lotura eta laster-markak izan ditzake
instalatuta. Zure telefonoaren bitartez beste bitartekarien webguneetara sartzeko
aukera izan dezakezu. Bitartekarien webguneak ez daude Nokia konpainiarekin
afiliatuta eta Nokia konpainiak ez du hauen inolako ardurarik bere gain hartzen.
Webgune hauetara sartzea erabakiz gero, eduki edo segurtasun neurriak hartzea
gomendatzen da.
Abisua: Iratzargailua ez beste aukerarik erabiltzeko, telefonoak piztuta egon
behar du. Ez piztu telefonoa, haririk gabeko gailuen erabilerak interferentziarik edo
arriskurik sor badezake.
Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren segurtasun-kopiak egin edo
informazio hori idatziz gordetzea gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren erabiltzaile-gida irakurri,
segurtasunari buruzko xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu produktu
bateraezinik.
Baliteke gidako irudiak zure telefonokoen berdinak ez izatea.
Sareko zerbitzuak
Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko zerbitzu-hornitzaile baten harpidedun izatea
beharrezkoa da. Telefonoko aukera askotan sareko aukera bereziak behar dira. Aukera
horiek ez daude erabilgarri sare guztietan, zenbait sarek zerbitzu-hornitzaileekin
akordio bereziak izatea eska dezakete sareko zerbitzuak erabili aurretik. Sareko
zerbitzuak erabiltzean datu-transmisioak gauzatzen dira. Jo zerbitzu-hornitzailera zure
hornitzailearen sareko eta roaming sareetako datu-transmisio tarifak ezagutzeko. Zure
zerbitzu-hornitzaileak azal diezazuke zerbitzuaren funtzionamendua, baita honen
kostua ere. Sare batzuek muga batzuk jartzen dituzte, sareko zerbitzuak erabiltzeko