Antena
Baliteke zure telefonoak antena barruan eta kanpoan izatea. Edozein irrati
transmisoreren moduan, antena datuak bidaltzen edo jasotzean ari den bitartean
ez ezazu ukitu antenaldea beharrezko ez bada. Antena ukitzeak komunikazioaren
kalitatean eragina du, gainera, telefonoak beharrezkoa baino bateria gehiago
gasta lezake eta, ondorioz, bateriaren iraupena murritz liteke.
Irudiak antena gunea grisez markatuta erakusten du.