Nokia 2700 classic - Sareko zerbitzuak

background image

Sareko zerbitzuak

Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko zerbitzu-hornitzaile baten harpidedun izatea

beharrezkoa da. Telefonoko aukera askotan sareko aukera bereziak behar dira. Aukera

horiek ez daude erabilgarri sare guztietan, zenbait sarek zerbitzu-hornitzaileekin

akordio bereziak izatea eska dezakete sareko zerbitzuak erabili aurretik. Sareko

zerbitzuak erabiltzean datu-transmisioak gauzatzen dira. Jo zerbitzu-hornitzailera zure

hornitzailearen sareko eta roaming sareetako datu-transmisio tarifak ezagutzeko. Zure

zerbitzu-hornitzaileak azal diezazuke zerbitzuaren funtzionamendua, baita honen

kostua ere. Sare batzuek muga batzuk jartzen dituzte, sareko zerbitzuak erabiltzeko

Informazio orokorra

© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

11

background image

garaian. Esate baterako, sare batzuek ez dituzte hizkuntzei lotutako karaktere eta

zerbitzu guztiak onartzen.
Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko zenbait aukera ezgaitzeko edo ez aktibatzeko

eskatu liezazuke. Kasu horretan, aukera horiek ez dira telefonoko menuan agertuko.

Era berean, telefonoak konfigurazio berezia izan dezake, menuen izen, hurrenkera edo

ikono desberdinak izanik, adibidez. Azalpen gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-

hornitzailearengana.
Telefono honek TCP/IP protokoloetan dabiltzan WAP 2.0 protokoloak (HTTP eta SSL)

onartzen ditu. Halere, telefonoko zenbait aukera erabiltzeko, multimedia mezularitza

(MMS), arakatzailea eta posta elektronikoko aplikazioa adibidez, sareak teknologia

horiek onartu behar ditu.