Nokia laguntza
Ikus www.nokia.com/support edo lurraldeko Nokia webgunea gida honen azken
bertsioa zen den ikusteko, eta bestelako informazioa, deskargak eta zure Nokia
produktuari lotutako zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko.
Konfigurazio ezarpenen zerbitzua
Zerbitzu hornitzailearen konfigurazio ezarpenak deskargatu, esaterako MMS, GPRS, e-
mail, eta zure telefono modeloarentzako bestelako zerbitzuak hemen:
www.nokia.com/support.
Nokia PC Suite
Nokia webgunean PC Suite eta honi buruzko informazioa aurkituko duzu hemen:
www.nokia.com/support.
Nokia Care zerbitzuak
Nokia Care zerbitzuekin harremanetan jarri beharrez gero, begira ezazu
zure lurraldeko Nokia Care kontaktu zentroen zerrenda hemen:
www.nokia.com/customerservice.
Mantenua
Mantenu zerbitzuei buruzko informazioa eskuratzeko, begiratu hemen hurbilen duzun
Nokia Care puntua zein den: www.nokia.com/repair.
3. Deitzeak
Dei bat egin edo erantzun
Dei bat egiteko, telefono zenbakia idatzi, herrialdearen kodea eta zonako kodea,
beharrezkoa denean. Sakatu deien botoiari zenbakiari deitzeko. Gorantz edo beherantz
egin deian entzungailuaren edo aurikularren bolumena igotzeko edo jaisteko.
Jasotzen ari zaren deiari erantzuteko, deitzeko botoia sakatu. Erantzun gabe deia atzera
bota nahi baduzu, bukatu botoia sakatu.
Bozgorailua
Eskuragarri izanez gero, hautatu Bozg. edo Arrunta dei bat egiterakoan bozgorailua
edo telefonoaren entzungailua erabiltzeko.
Abisua: Ez ezazu gailua zure belarriarengandik hurbil jarri bozgorailua jarrita
dagoen bitartean, bolumena altuegi egon baitaiteke.
Markatzeko laburbideak
Telefono zenbakiari zenbaki tekletako bat esleitzeko, 2tik 9ra, hautatu Menua >
Kontaktuak > Mark. lasterrak, joan nahi duzun zenbakira, eta hautatu Esleitu. Nahi
duzun telefono zenbakia idatzi, ala hautatu Bilatu eta gordetako kontaktu bat.