Memoria partekatua
Telefonoaren ondorengo funtzioek memoria bera erabil dezakete: multimedia
mezularitza (MMS), posta elektronikoko aplikazioa, istanteko mezularitza Funtzio
hauetako bat edo gehiago erabiltzeak memoria partekatzen duten gainontzeko
funtzioen memoriaren eskuragarritasuna murritz dezake. Memoria beteta egonez gero
eta memoria partekatzen duen aukeraren bat erabili nahi izanez gero, memoria beteta
dagoela dioen mezu bat ager daiteke zure telefonoan. Hori gertatuz gero, aurrera
jarraitu aurretik memoria partekatzen duten aukeretan gordetako informazio edo
sarreraren bat ezabatu beharko da.