Nokia 2700 classic - Jatorrizko ezarpenak berreskuratzeko

background image

Jatorrizko ezarpenak berreskuratzeko

Telefonoaren atorrizko ezarpenak berreskuratzeko, hautatu Menua > Ezarpenak >

Berr. fabr. ezarp. eta aukera hauetariko bat:

Berrez. ezarp. soilik — datu pertsonalak ezabatu gabe lehentasun ezarpen guztiak

berrezartzeko

Guztiak berrezarri — datu pertsonal guztiak ezabatuz lehentasun ezarpen guztiak

berrezartzeko. Datu pertsonalak hurrengoak izan daitezke: kontaktuak, mezuak,

media artxibategiak eta aktibazio kodeak

Ezarpenak

© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

23

background image

10. Operadore menua

Webgune batean zure sare-operadoreak eskeinitako zerbitzuetara sartu. Informazio

gehiago jasotzeko, jo ezazu zure sarearen operadorearengana. Operadoreak menu hau

zerbitzu mezu baten bidez egunera dezake.

11. Galeria

Zure telefonoak eskubide digitalen kudeaketa sistema (DRM) du, erositako edukiak

babesteko. Begiratu beti bidaltze-baldintzak eta haien edukia zein aktibatzeko kodea

zein diren, tasa bat ordaintzea behar dezakete eta.
Copyright babesa dela eta, argazkiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu, aldatu,

igorri edo bidali edo birbidaltzea galarazita egon liteke.
Eskubide digitalen kudeaketa
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights

Management) teknologia ezberdinak erabil ditzakete, copyrightak barne, beraien

jabetza intelektuala babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen ditu

DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Telefono honekin WMDRM 10, OMA DRM 1.0,

OMA DRM 1.0 forward lock eta OMA DRM 2.0 bidez babestutako edukiak ikus ditzakezu .

DRM softwareren batek edukirik babesten ez badu, eduki honen jabeek DRM-en aurka

babestutako edukira sartzeko DRM software honek duen gaitasuna baliogabetzeko

eskatzeko eskubidea dute. Honek DRM-arekin babestutako eduki hori berriz zure

telefonoan berriztea saihes dezake. DRM software hori baliogabetzeak ez du eraginik

beste mota batzuetako DRM-arekin babesturiko edo babestu gabeko edukiak

erabiltzerakoan.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion aktibazio-

gako bat dauka edukia erabiltzeko zure eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu, aktibazio-gakoen eta edukiaren

babeskopiak egiteko erabili Nokia PC Suiteko funtzioa. Beste transmisio metodo

batzuek ez dute aktibazio-gakorik helarazten, baina hauek edukiarekin batera

berrezarri behar dira telefonoaren memoria formateatu ondoren, OMA DRM bidez

babestutako edukia erabiltzen jarraitu ahal izateko. Aktibazio-gakoa berrezartzea

beharrezkoa izan daiteke zure gailuko fitxategiak hondatuz gero.
Zure gailuak WMDRM bidez babestutako edukia baldin badauka, aktibazio-gakoak eta

edukia galduko dira gailuaren memoria formateatuz gero. Aktibazio-gakoak eta edukia

gal ditzakezu zure gailuko fitxategiak hondatuz gero. Aktibazio-gakoak edo edukia

galtzeak, zure gailuan berriz eduki bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio

gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Karpetak ikusteko, hautatu Menua > Galeria.