Bateria eta kargagailuaren informazioa
Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da. Telefono honekin erabili beharreko
bateria honakoa da: BL-5C. Baliteke Nokia konpainiak bateria modelo gehiago
eskuragarri izatea telefono honentzat. Telefono hau ondorengo bateriek emandako
energiarekin erabili behar da: AC-3 . Kargagailuaren modelo zenbakia ezberdina izan
daiteke entxufe motaren arabera. Entxufe ezberdinak ondorengoen bidez
identifikatzen dira: E, EB, X, AR, U, A, C edo UB.
Bateria behin eta berriro kargatu edo deskargatu daiteke, baina azkenerako agortu
egiten da. Hitz egiteko eta egoneko tarteak ohi baino nabarmen laburragoak badira,
bateria aldatu egin beharra dago. Nokia konpainiak homologatutako bateriak eta
bateria kargatzeko Nokia konpainiak zure telefonorako diseinaturiko kargagailu
homologatuak soilik erabili. Onartu gabeko kargagailu edo bateria bat erabiltzeak sute,
leherketa, isurketa edo bestelako arriskuren bat suposa lezake.
Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria luzaroan erabili ez baldin bada,
beharbada kargagailua konektatu, deskonektatu eta berriz ere konektatu egin beharko
da bateria kargatzen has dadin. Bateria guztiz deskargatuta baldin badago,
kargagailuaren ikurra pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu batzuk
igaro litezke.
Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargagailua deskonektatu.
Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu eta telefonotik deskonektatu. Ez utzi
guztiz kargatutako bateriarik kargagailura konektatuta, gehiegi kargatzeak bateriaren
iraupena labur baitezake. Guztiz kargatutako bateria erabili gabe utziz gero, pixkanaka
deskargatu egingo da.
Bateria 15º eta 25º artean gordetzen saiatu. Tenperatura oso altu edo baxuek
bateriaren bizitza eta gaitasuna murrizten dituzte. Baliteke bateria beroa edo hotza
duen telefonoak denboraldi batean ez funtzionatzea. Bateriaren errendimendua asko
gutxitzen da zero azpiko tenperaturetan.
Ez zirkuitu-laburrik eragin bateriari. Nahi gabe zirkuitu-laburra sor daiteke, metalezko
objekturen batek (txanpon bat, klip bat edo axota bat, adibidez) bateriaren terminal
positibo (+) eta negatiboak (-) zuzenean konektatzen baditu (horiek banda metalikoen
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
30
antza dute baterian). Sakelean edo poltsan ordezko bateria bat eramanez gero hori
gerta liteke. Terminaletan zirkuitu-laburrik gertatuz gero, bateria edo konektatutako
objektua hondatu egin litezke.
Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta. Hondatuta egon arren, lehertu egin
daitezke. Bateriak botatzeko garaian, tokian tokiko arauak bete behar dira. Ahal dela,
birziklatu. Ez bota etxeko gainerako hondakinekin batera.
Telefono edo bateriak ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu, deformatu, zulatu edo
txikitu. Bateriak isuririk izanez gero, likidoa begietatik eta azaletik urrun mantendu.
Likidoa begietan sartu edo azalera eroriz gero, berehala urarekin garbitu edo
medikuarengana joan.
Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu arrotzik sartu. Era berean, ez ezazu
bateria ur edo beste likidoren batean murgildu edo busti.
Bateriaren erabilera okerrak sute, leherketa edo bestelako arriskuren bat eragin lezake.
Telefonoa edo bateria eroriz gero, gainazal gogor batera bereziki, eta kaltetu egin dela
irudituko balitzaizu, eraman ezazu zerbitzu zentroren batera erabiltzen jarraitu
aurretik.
Bateria dagokion helbururako bakarrik erabili. Ez erabili hondatuta dagoen kargagailu
edo bateriarik. Zure bateria umeen eskuetatik urrun mantendu.
Bateria
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
31