Nokia 2700 classic - Birziklatu

background image

Birziklatu

Erabilitako produktu elektronikoak, bateriak eta paketatze materialak beti dagokien

bilketa tokietara eraman. Honela kontrolik gabeko hondakinen erauzketa ekiditen

lagunduko duzu eta birziklatzea bultzatu. Produktu hornitzaileak, tokiko zabortegi

arduradunek, produkzio ardurako erakunde nazionalek eta tokiko Nokia konpainiaren

ordezkariek xehetasun gehiago eskain diezazkizukete. Ikus Nokia produktuak

birziklatzeko bideak www.nokia.com/werecycle helbidean edo, mugikor batekin

arakatuz gero, www.nokia.mobi/werecycle helbidean.

Telefonoan, dokumentazioan edo kaxan agertzen den gurutze batez estalitako

zaborrontziak produktu elektrikoak edo elektronikoak, bateriak eta metagailuak

funtzionatzeari uzten diotenean biltegi berezietara eraman behar direla

gogorarazten du. Eskakizun hau Europar Batasunean bete behar da. Produktu

hauek ezin dira sailkatu gabeko udal-zabortegietan bota. Ingurumenari buruzko

informazio gehiagorako, ikus produktuaren ekologia agiria www.nokia.com/

environment helbidean.