Arreta eta mantenimendua
Zure telefonoa diseinu eta fabrikazio bikaineko produktu bat da, eta kontuz erabili
behar da. Hurrengo proposamen hauek garantiaren estaldura babesten lagunduko
dizute.
Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta mota guztietako likidoek edo
egoera bustiek, zirkuitu elektronikoak erdoil ditzaketen mineralak izan ditzakete.
Zure gailua bustiz gero, atera bateria, eta utz iezaiozu guztiz lehortzen berriz jarri
baino lehen.
Erabili ezazu zapi leun, garbi eta lehor bat lenteak garbitzeko; kamera, hurbiltasun
sentsore edo argi sentsore lenteak esaterako.
Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez betetako tokietan. Atal
higikorrak eta osagarri elektronikoak honda daitezke.
Ez ezazu telefonoa toki beroetan gorde. Tenperatura altuek gailu elektronikoen
iraupena laburtu, bateriak hondatu eta plastiko batzuk deformatu edo urtu
ditzakete.
Ez ezazu gorde gailua toki hotzetan. Gailua bere tenperatura normalera bueltatzen
denean, barruan hezetasuna sor dakioke, eta horrek, zirkuitu elektronikoen plakak
honda ditzake.
Ez zaitez telefonoa gida honetan azaltzen ez den modu batean zabaltzen saiatu.
Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo astindu telefonoa. Modu
zakarrean erabiliz gero, barruko zirkuituen plakak eta atal hauskorrenak apur
daitezke.
Arreta eta mantenimendua
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
32
Ez ezazu erabili produktu kimiko kaltegarririk, disolbatzailerik edo garbigarri
gogorrik telefonoa garbitzeko.
Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal mugikorrak buxatu eta funtzionamendu
egokia galarazi dezake.
Telefonoarekin batera hornitu edo homologatutako ordezko antena soilik erabili.
Baimenik gabeko antena, aldaketa edo atxikitako elementuek, gailua hondatu eta
irrati tresnen araudien urratze bat suposa ditzakete.
Kargagailua beti toki baten barruan erabili, ez aire librean.
Sor ezazu beti gorde nahi duzun datuen segurtasun kopia bat, kontaktu eta
agendako oharrak, esaterako.
Noizean behin telefonoa berrezarri eta honen etekinik onena ateratzeko, itzal ezazu
telefonoa eta ken iezaiozu bateria.
Gomendio hauek berdin balio dute telefono, bateria, kargagailu edo beste edozein
osagarrirentzat. Telefonoren bat ongi ez badabil, eraman ezazu zure inguruan dagoen
baimendutako zerbitzu-gunera.