Aplikazioak
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
26
Jokoak edo aplikazioak instalatzeko zenbat memoria duen ikusteko, hautatu Aukera >
Memoria egoera.
Jokoa edo aplikazioa jaisteko, hautatu Aukera > Deskargak > Jokoen deskargak
edo Ap. deskargak. Zure telefonoak J2ME™Java aplikazioak onartzen ditu. Ziurtatu zure
telefonoak aplikazioa onartzen duela jaitsi aurretik.
Garrantzitsua: Seguruak diren iturrietako aplikazio eta softwareak soilik
instalatu eta erabili. Symbian Signed sinadura duten aplikazioak edo Java Verified™
proba gainditu dutenak, adibidez.
Jaitsitako aplikazioak Galerian gorde daitezke Aplikazioakn ordez.
14. Antolatzailea
Iratzargailua
Hautatu Menua > Antolatzailea > Alarma.
Alarma pisteko edo itzaltzeko, hautatu Alarma:. Alarmaren ordua ezartzeko, hautatu
Alarmaren ordua:. Telefonoak asteko egun jakin batzuetan alarma jo dezan ezartzeko,
hautatu Errepikatu:. Iratzargailua hautatzeko edo pertsonalizatzeko, hautatu Alarma
tonua:. Lo-kuluxkarako denbora ezartzeko, hautatu Lo-kul. den. kan.:.
Alarma gelditzeko, hautatu Gelditu. Telefonoa minutu batez alarma jotzen jarraitzen
uzten baduzu, edo Errepika. hautatzen baduzu, alarma gelditu egiten da, lo-
kuluxkarako hautatutako denboraz. Hori igaro eta gero, berriro hasten da.
Egutegia eta egitekoen zerrenda
HautatuMenua > Antolatzailea > Egutegia. Gaurko eguna azalduko da. Egunerako
oharrak baldin badaude, eguna letra lodiz azalduko da.
Egutegiko ohar bat idazteko, eguneraino joan eta hautatu Aukera > Ohar bat egin.
Eguneko oharrak ikusteko, hautatu Ikusi. Egutegiko ohar guztiak ezabatzeko, hautatu
Aukera > Oharrak ezabatu > Ohar guztiak.
Egiteke dauden gauzen zerrenda ikusteko, hautatu Menua > Antolatzailea >
Egitekoen zerr.. Egiteke dauden gauzen zerrenda lehentasunaren arabera azalduko
eta sailkatuko da. Ohar bat gehitu, ezabatu edo bidaltzeko, oharra egina bezala
markatzeko, edo egiteke dauden gauzen zerrenda egunaren arabera azaltzeko, hautatu
Aukera.
15. Sarea edo Internet
Hainbat interneteko zerbitzutara sar zaitezke zure telefonoaren arakatzailearekin.
Pantaila-tamainaren arabera, webguneen itxura aldatu egin daiteke. Baliteke web
orrietako xehetasun guztiak ezin ikustea.